kultura
Bideo-jokoen jaialdia
Trip Hawkins da F&S Game Festival jaialdiaren lehengo gonbidatua
Erredakzioa
Fun & Serious Game Festival jaialdia Bilbon egingo da azaroaren 28tik abenduaren 3ra. Aurtengo izarretako gonbidatua Electronic Arts konpainia sortu zuen Trip Hawkins izango da.
-
Trip Hawkins Electronic Arts konpainiaren sortzailea. Argazkia: Fun & Serious Game Festival.
Azaroaren 28tik abenduaren 3ra Bilbon izango da berriro Fun & Serious Game Festival jaialdia. Laugarren edizioak nobedade handiak ekarriko ditu.
Aurtengo izarretako lehengo gonbidatua Trip Hawkins izango da, Appleren estrategia eta marketin zuzendaria izan zena. Hawkins Electronic Arts konpainia fundatu zuen; FIFA, Medal of Honor eta Digital Chocolate bideo-jokoak sortu zituena. Erabiltzaileek 200 milioi aldiz baino gehiagotan deskargatu dituzte, eta mila milioi orduz jokatu dute horiekin.
2014ko F&S jaialdiak izango duen nobedadeetako bat Mobile Game Day eguna da. Horren helburua bideo-jokoak eta aplikazioak garatzen dituzten pertsonentzako topalekua sortzea da, enpresek bideo-jokoen sektorean sortzen diren aukeren inguruan gogoeta egin dezaten. Gaur egungo joerak eta kasu arrakastatsuak aztertu eta networkinga sustatuko dute, sinergiak bultzatzeko asmoz.
Fun & Serious Game Festival jaialdiak aisialdirako bideo-jokoak nahiz bideo-joko serioak saritzen ditu, sektorearen inguruan dauden estereotipoekin amaitzeko eta industria honek merezi duen aintzatespena emateko.