Itxi

kultura

Donostia 2016

Europak Nogerasen ordezkoa 'lehenbailehen' izendatzeko eskatu du

Erredakzioa

Europako batzordearentzat  kultur hiriburuaren kudeaketa egokia burutu ahal izateko ezinbestekoa da lan talde egonkor bat izatea.

  • Europak Nogerasen ordezkoa 'lehenbailehen' izendatzeko eskatu du. EITB.

    Europak Nogerasen ordezkoa 'lehenbailehen' izendatzeko eskatu du. EITB.

Europar Batzordeak Itziar Nogerasen dimisioak duen garrantzia kontuan izanda Donostia 2016 ekimenean parte hartzen duten instituzioei bere ordezkoa 'lehenbailehen' izendatzeko eskatu du.  Androulla Vassilliouk, Kultura Komisariotzako bozeramaileak, EITBri jakinarazi dionez Europako batzordearentzat  ezinbestekoa da kultur hiriburuaren kudeaketa egokia burutu ahal izateko lan talde egonkor bat izatea.

Faktore hau Kulturaren Europako Hiriburua izateko ezinbestekoa izateaz gain aukeratutako hirien gizartearen, ekonomiaren eta kulturaren onurarentzat ere garrantzitsua da.

Hiriburuak aukeratuak izan diren lehen unetik lau urte beranduago Kulturaren Europako Hiriburua izatera heldu bitartean jasotzen diren gertakari guztiak aztertzen dutela adierazi du Europar Batzordeak. Horretarako, jarraipena egiten duen kultur aditu independenteek osatutako talde baten laguntza dutela esan du.

Gauza guzti hauek kontuan izanda Europar Batzordeak Donostia 2016 ekimenean parte hartzen ari diren instituzio guztiei proiektua gidatuko duen Itziar Nogerasen ordezkoa lehenbailehen izendatzeko eskatu die.