Itxi

kultura

Donostia 2016

Gorenak ez du onartu Donostia kultura hiriburuaren aurkako helegitea

Erredakzioa

Auzitegi Gorenaren epaiaren arabera, Espainiako erakunde judizialek ezin dute helegiteari buruzko ebazpenik hartu, "gaia bere eskumen gunetik kanpo geratzen delako".

  • Auzitegi Gorenak. EiTB

Auzitegi Gorenaren hirugarren aretoak ez du onartu Burgoseko Udalak Donostia 2016ko Europako Kultura Hiriburuaren aurka ezarritako helegitea.

Gaztela-Mantxako Justizia Auzitegi Gorenak ostiral honetan ezagutzera eman duen epaiaren arabera, Espainiako erakunde judizialek ezin dute helegiteari buruzko ebazpenik hartu, "gaia bere eskumen gunetik kanpo geratzen delako".

Horren haritik, izendapena Parlamentuak Europako Parlamentuak eta Batzordeak onartutako araudi baten barruan egin dena  azaldu du, eta erabakia Europar Batasunako Kontseiluak berretsi duela, 2012ko maiatzean.

Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa Espainiako Estatutuko Aldizkari Ofizialean ebazpena argitaratzeko arduraduna izan zen arren, Auzitegi Goreneko hirugarren aretoaren ustez, bere jokaera kasu horretan erabakitze eskubiderik gabe "laguntzazko babesa" izan zela nabarmendu du.

2016 Europako Kultura Hiriburua izateko hautagaia izan zen Burgosko Udala, eta Donostiaren amaierako izendapenaren aurka egin du, Europako araudian ezarritako balorazio irizpideak betetzen ez zirela uste izanda.