Itxi

kultura

Hausnarketa

Guk Geure Kulturaz ekimenaren bigarren gogoeta eguna, gaur Durangon

Erredakzioa

Kulturgintzako hainbat eragilek arlo horretako beharrei buruz hitz egiteko lehen saio bat egin zuten, eta gaur, ekainak 12, bigarren jardunaldia egingo dute, San Agustin Kulturgunean, Durangon.

  • Guk Geure Kulturaz ekimenaren lehen gogoeta eguna. Argazkia: EiTB.

    Guk Geure Kulturaz ekimenaren lehen gogoeta eguna. Argazkia: EiTB.

Durangoko San Agustin Kulturguneak Guk Geure Kulturaz ekimenaren bigarren saioa hartuko du gaur, ekainak 12. Otsaileko lehen saioan 150 lagunek plazaratutako ekarpenak bildu eta gero, talde eragileko kideek hainbat txosten prestatu dituzte, gaurko solasaldien ildoak zehazteko.

Besteak beste, kulturgintzaren artikulazioa, sortzaileen baldintzak, komunikabideen garrantzia, euskara, teknologia berriak, legegintza eta kulturartekotasuna hartuko dituzte hizpide gaurko saioan.

Bide horretan, denon artean "euskal kultur sistema osasuntsuago eta sendoago baten aldeko Premiazko Neurrien Egitasmoa" zehaztea dute helburu antolatzaileek.

Horretarako, lantaldeak osatuko dituzte eta, bukatu eta adostutakoan, Premiazko Neurrien Egitasmoa euskal erakunde publikoetan (Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua, aldundiak...) aurkeztuko dute.