Itxi

kultura

Saria

Eusko Ikaskuntza saria Mariasun Landa eta Jean-Baptiste Orpustanentzat

Erredakzioa

Idazleak eta hizkuntzalariak 'ex aequo' jasoko dute aintzatespena.

Mariasun Landa idazleak eta Jean-Baptiste Orpustan hizkuntzalariak jasoko dute Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxaren Humanitate, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria, 2014. urte honetan.

Epaimahaikideek gaur eman du sariaren ebazpenaren berri. Landak eta Orpustanek 'ex aequeo' jasoko dute saria, iaz Mari Carmen Gallasteguik eta Francisco Etxeberriak egin zuten bezala.

Iñaki Dorronsoro Eusko Ikaskuntzaren presidenteak eta Pello Ugalde Laboral Kutxako lurralde zuzendariak iragarri dute nork jasoko duen aurten goraipamena, Donostian egindako prentsaurreko batean.

1995ean jaio zen sariak 20.000 euro banatzen ditu. Aurten, saria partekatu egingo dute bi hartzekodunok.

Orain arteko irabazleak:

2013 Mª Carmen Gallastegui eta Francisco Etxeberria

2012 Joxe Azurmendi

2011 María Bayo

2010 Joxerramon Bengoetxea Caballero

2009 Javier Elzo

2008 Daniel Innerarity

2007 Gregorio Monreal Zia

2006 Maïté Lafourcade

2005 Nestor Basterretxea Arzadun

2004 Juan San Martín

2003 Gurutz Jauregui

2002 Bernardo Atxaga

2001 Juan Garmendia Larrañaga

2000 Miguel Artola

1999 Eduardo Chillida

1998 Jesús Altuna, Juan Plazaola

1997 Luis Villasante Kortabitarte

1996 Álvaro d'Ors

1995 Julio Caro Baroja