Itxi

kultura

Bost Txartela

Bizkaiko zazpi museotarako sarrera, bost euroan

Erredakzioa

Bizkaiko Aldundiak lurraldeko zazpi museotako erakusketak ikusteko aukera ematen duen Bost Txartela sortu du.

  • Besteak beste, Bakioko Txakolingunea bisitatu ahalko da.

    Besteak beste, Bakioko Txakolingunea bisitatu ahalko da.

Bizkaiko Foru Aldundiak lurraldeko zazpi museotako bilduma iraunkorrak eta aldi baterako erakusketak ikusteko emango duen Bost Txartela ekimena jarri du martxan, foru erakundeak jakinarazi duenez.

Txartela bost euroan eros daiteke, eta Arkeologia Museoa (Bilbo), Boinas La Encartada Museoa (Balmaseda), El Pobal burdinola (Muskiz), Euskal Herria Museoa (Gernika-Lumo), Arrantzalearen Museoa (Bermeo), Santimamiñe (Kortezubi) eta Txakolingunea (Bakio) bisitatzeko aukera emango du.

Bakioko Txakolingune inauguratu berriak eta Bermeoko Arrantzalearen Museoak lehen aldiz parte hartuko dute ekimen honetan -gaur egun, Arrantzalearen Museoa birmoldatze lanetan dago, baina, aurreikuspenen arabera, azaroaren hasieran irekiko da berriro-. Helburua museoen zabalkundean laguntzea da, herritar guztiei museotara sartzeko aukera emanez.

Bost Txartelak bost euro balio du eta, aipatutako zazpi museoetan ez ezik, Bilboko Rekalde eta Ondare aretoetan ere eskura daiteke.