Itxi

kultura

Heriotza

Joan Rivers aktore eta umorista hil da, 81 urte zituela

Erredakzioa

Joan Alexandra Molinskyk, horixe baitzen haren benetako izena, ibilbide oparoa du aktore eta telebistako aurkezle gisa, eta Estatu Batuetan oso ezaguna zen.

  • Joan Rivers zendu da.

    Joan Rivers zendu da. IMDb

Joan Rivers aktore eta umorista estatubatuarra hil da ostegun honetan 81 urte zituela, haren alabak ohar baten bidez jakitera eman duenez.

"Nire amaren nahirik handiena jendeari barre eragitea zen. Orain une gogorrak bizitzen ari gara baina ziur nago hark guk irribarre egitea nahiko lukeela", esan du Melissa alabak oharrean.

Eskarmentu handiko komikoa iragan abuztuaren 28tik zegoen ingresaturik New Yorkeko ospitale batean, ahots-korden ebakuntza baten ondorioz bihotzekoaak jota.

Ibilbide oparoa

Joan Alexandra Molinskyk, horixe baitzen haren benetako izena, ibilbide oparoa du aktore eta telebistako aurkezle gisa, eta Estatu Batuetan oso ezaguna zen.

60ko hamarkadan Johnny Carsonen 'The Tonight Show' telebista saioan bakarrizteka egiten egin zen ezaguna eta, 1968an 'That Show with Joan Rivers' telebista saioa aurkeztu zuen ondoren.

Hortik aurrera 'Late Show Starring Joan Rivers' edo 'The Joan Rivers Show’ bezalako saioak gidatu zituen.

Haren azken lanak 'Fashion Police' eta 'Joan & Melissa: Joan knows best' saioak izan ziren, eta azken honetan, gainera, alabarekin batera egin zuen lan.