Itxi

kultura

Lekuona

Arte Eszenikoen Errenteriako Zentroko lanak hil honetan hasiko dira

Erredakzioa

4.400 metro koadroko eraikina arte eszenikoetako proiektuak sortzeko eta garatzeko tokia izango da, eta 2016ko udaberrian zabaldu nahi dute.

  • Errenteriako zentroak itxura hau izango du, bukatutakoan. Argazkia: Gipuzkoako Foru Aldundia.

    Errenteriako zentroak itxura hau izango du, bukatutakoan. Argazkia: Gipuzkoako Foru Aldundia.

Gipuzkoako Aldundiak eta Errenteriako Udalak lanak abiatzeko hitzarmena sinatu dute, eta eraikina 2016ko udaberrian bukatuko da. Proiektuaren aurrekontua 6.462.000 eurokoa da; Aldundiak % 60 ordainduko du eta Errenteriako Udalak % 40.

Fabrikaren eraikina arte eszenikoen -batez ere, dantza eta antzerki garaikideak- sorkuntza garaikiderako erreferentziako zentro bihurtzea da lanon helburua.

Arte eszenikoetako proiektuak sortzeko eta esperimentatzeko espazioa izango da Lekuona, sustatzaileek azaldu dutenez. Han, egoitza- eta espazio-lagapeneko programak egingo dira, erakusketarako eta zabalpenerako espazio bat egongo da eta Euskal Herriko gainerako zentroekin sarean egingo du lan.

4.400 metro karratuko eraikina egiteko kostuaren % 60 Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatuko du, eta Udalak gainerako % 40a bere gain hartuko du.