kultura
Argazkilaritza
Rene Burri, Che Guevara erretzen irudikatu zuen argazkilaria, hil da
Erredakzioa
Rene Burri, Che Guevara ezpainetan habanar zigarro bat zuela zeruertzera begira irudikatu zuen suitzar argazkilaria, hil da, 81 urte zituela, Magnum agentziak jakinarazi duenez.
-
Rene Burri, berak egindako argazkiaren aurrean. Argazkia: Efe.
Rene Burri argazkilaria, Ernesto “Che” Guevararen inoizko argazki ospetsuenetako bat atera zuen gizona, hil da, Zurichen, 1933an jaio zen hiri berean.
Magnumek, 1959tik Burri kide zuen agentziak, doluminak agertu ditu heriotzaren aurrean.
50eko hamarkadan, Burri argazki-kazetaria Koreako gerran, Kubako iraultzan eta Vietnamgo gerran aritu zen lanean. Hain zuzen, Kubara garai hartan egindako bidaia batean atera zuen Cheren argazki ospetsua.
1963an, estatubatuar kazetari batekin egiten ari zen elkarrizketa batean atera zuen Che Guevararen argazkia, eta irudia mundu osora zabaldu zen.