Itxi

kultura

Tabakalera

Chantal Akermani buruzko zikloa Tabakaleran, urte 'giltzarria' hasteko

Erredakzioa

Donostiako arte garaikideko zentroa udaren ostean aldatuko dute behin betiko egoitzara, Gipuzkoako hiriburuko tabako fabrika zaharrera.

  • tabakalera

Tabakalerak urte garrantzitsua du aurretik: 2015eko udaren ostean, Donostiako tabako fabrika zaharra berritutakoan, egoitza berria estreinatuko du zentroak. Ordura arte, baina, egitarau oparoa izango da eskuragarri, eta Chantal Akerman zinemagileari buruzko ziklo batek zabalduko du hori.

Kulturgunetik azaldu dutenez, jarduera programa zinema zuzendariari buruzko sei hileko ziklo batek abiatuko du. Urtarriletik ekainera izango da, eta Akermanek berak mintegi bat gidatuko du Gipuzkoako hiriburuan, martxoaren 2tik 5era.

Berrogei lan baino gehiago egin ditu bere ibilbidean artista eta European Graduate Schooleko irakasleak, "Jeanne Dielman, 23 quai du Commerce, 1080 Bruxelles" (1975) besteak beste.

Tabakerak, beraz, sei hileko bidaia proposatuko du artista horren unibertsoan zehar: lantegiak, proiekzioak, hitzaldiak… Donostiako hainbat tokitan egingo dituzte horiek, Antzoki Zaharrean eta Sukalea espazioan (Atotxa dorrea), esaterako.