Itxi

kultura

Kyle MacLachlan

Cooper agentea ‘Twin Peaks’era itzuliko da, atal berrietan

Erredakzioa

David Lynchek Kyle MacLachlanengana jo du, aktorea Cooper agentea berriz izan dadin, 90eko hamarkadako telesail mitikoaren bederatzi atal berrietan.

  • Kyle MacLachlan Cooper agentearen paperean, David Lynchek Twitterrera igotako irudi batean.

    Kyle MacLachlan Cooper agentearen paperean, David Lynchek Twitterrera igotako irudi batean.

Kyle MacLachlan estatubatuar aktorea Cooper agentea izango da berriz, ‘Twin Peaks’ telesail mitikoaren itzuleran, David Lynch zuzendariak berretsi duenez. 1990ean estreinatutako telesail berriaren bederatzi atal berri filmatuko ditu zinemagile estatubatuarrak.

MacLachlanek adierazi duenez, “emozionatuta” dago, ‘Twin Peaks’en ‘mundu bitxira’ itzuliko delako. Milioika ikus-entzule paratu zituen telesailak pantailaren bestaldean, Laura Palmerren heriotzaren ikerketak ematen zuen guztiari adi begira.

Telesailaren jarraipenak bederatzi atal izango ditu, eta 2016ra itzuliko da, Showtime katera. Orainaldian kokatuko ditu gertakariak, baina duela hogeita bost urte gertatu zenarekin lotura izango dute abentura berriek.