Itxi

kultura

Iruzkina

Urrea irabaziko du maiteminez den andre txit hiltzaileak?

Begoña del Teso | Cannes

Ozen exijitzen dute askok Palmorria Hou Hsiao-Hsienen ‘Nie Yinniang (‘The Assassin’) filmarentzat.

  • 'The Assassin' pelikulako protagonista Cannesen. Argazkia: EFE

    'The Assassin' pelikulako protagonista Cannesen. Argazkia: EFE

Batzuk (‘Liberation’ egunkariko kritikari ezin hobea den Didier Péronek, adibiderako) mehatxu literarioak eta guzti bota dizkiete epaimahaikideei: Ezpataz egingo diete omen eraso horren eder, hain dotore, horren belusezko, hain paregabe hartzen dituen erabaki tekniko-etiko-estetikoetan den Taiwaneko seme eta zinegile prestua dugun Hou Hsiao-Hsienek 15 urtez filmaturiko ‘The Assassin’ek igandean irabaziko ez balu.

Egia da berdindugabea dirudiela. Bere koloreetan, bere nabardura niminoenetan, eromen zintzoak besarkatzen duen geometria zehatzean. Bere pantailaren formatu aldaketa harrigarrietan. Bere kandelek argitutako/ilundutako eszenetan.Bere erritual sekretuetan.

Egia denok (kasik denok) maitatzen ditugula Txinako gerlari Antigualdekoez beteriko filma abilak ohorezkoak bai borroketan bai pentsamenduetan eta nork ez du ‘Gerraren Artea’ liburua askotan hausnartu? Baina zera, nire galdera honako hau litzateke eta da: Sariketa aurtengoak ez du arrisku handiago baten aurrean jardun duen filmerik izan? Erronka kasik gaindiezinaren aurrean irabazle agertu denik? ‘The Lobster’ greziarra akaso? ‘Marguerite et Julien’, sikiera? Villeneuveren ‘Sicario’? ‘Mountains May Apart’, beti….

Saririk merezi du Hou Hsiao Hsienek baina agian urreak amatatuko luke darion edertasun hilgarria. Eta esandakoa nik ere defendituko dut. Ezpataz.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Zinema