Publizitatea
Itxi

2015/06/08

08:37

kultura

Gaur eta bihar

Guggenheim museoetako buruek Bilbon egingo dute Fundazioaren bilera

eitb.eus

Jeff Koonsen erakusketa inauguratuko dute gaur goizean, eta Solomon Guggenheim Fundazioaren nazioarteko bilera egingo dute bihar Bilbon mundu osoko Guggenheim museoetako agintariek.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Hitzordu garrantzitsuak izango dira gaur eta bihar Bilboko Guggenheim Museoan. Gaur goizean, Jeff Koonsen erakusketa inauguratuko dute, eta Koons bera izango da ekitaldian. Bihar, berriz, Solomon Guggenheim Fundazioaren nazioarteko bilera Bilbon egingo dute mundu osoko Guggenheim museoetako agintariek.

Euskal museoaren garrantzia goraipatuko dute bertan, Guggenheim museoa Euskadin beste hogei urtez izateko akordioa sinatu eta sei hilabetera.

Gaur goizean, Puppyren sortzailearen erakusketa inauguratuko dute, eta Jeff Koons bera izango da Bilbon. Arratsaldean, Bilboko museoaren patronatuak bilera egingo du, 2015eko lehen seihileko datu ekonomikoen berri emateko eta 2016ko erakusketak aurkezteko. Iñigo Urkullu lehendakaria ere izango da bilera horretan.

Bihar, New York, Venezia eta Abu Dhabi hirietako museoetako buruzagiak izango dira Bilbon, Solomon Guggenheim Fundazioaren bileran parte hartzeko. Urtero egingo duten bilera da, eta azken hilabeteotako nondik norakoak aztertuko dituzte bertan.

Gaur helduko dira Bilbora Guggenheimeko ordezkariak. Bilboko museoa bisitatu ondoren, lan-bilerak egingo dituzte bihar. Kudeaketa eta politika berriak izango dituzte hizpide.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena