Itxi

kultura

Heriotza

Roger Rees 'Cheers' telesaileko aktore galestarra hil da

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Haren ordezkariak baieztatu duenez, ostiralean hil zen New Yorken 71 urte zituela. Dena den, ez ditu heriotzaren zergatiak zehaztu.

  • Roger Rees, goialdean erdian, telesaileko lankideekin batera.

    Roger Rees, goialdean erdian, telesaileko lankideekin batera.

Roger Rees Cheers edota The West Wing telesailetako aktore galestarra hil da (71 urte) ostiral honetan New Yorken, Rick Miramontez haren ordezkariak baieztatu duenez. Dena den, ez ditu heriotzaren zergatiak zehaztu.

Rees Galeseko Aberystwyth herrian jaio zen, baina 1989az geroztik AEBn bizi zen. 1960ko hamarkadan hasi zen aktore lanetan. Bere ibilbidean antzerkian, zineman eta telebistan egin zuen lan, bai Erresuma Batuan eta baita AEBn ere.

Aktoreak Tony saria irabazi zuen 1980ko hamarkadan The Life and Adventures of Nicholas Nickleby antzezlanean eginiko lanagatik. Aipaturiko antzezlana New Yorken zein Londresen antzeztu zuten.

Halaber, Emmy sarietara izendatua izan zen 1983an The Life and Adventures of Nicholas Nickleby antzezlanean oinarrituta telebistarako egindako telesailagatik.

Bestalde, antzerki zuzendari gisa lan egin zuen Londreseko, New Yorkeko eta Kaliforniako antzokietan.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Zinema