Publizitatea
Itxi

2015/08/28

18:27

kultura

XXVI. edizioa

Vinila von Bismark, Donostiako Beldurrezko Zinemaren asteko kartelean

agentziak | erredakzioa

Aurtengo jaialdiak gezurrezko dokumentalei eskainiko die ziklo bat, eta tartean egongo da The Blair Witch Project.

  • Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XXVI. Astearen kartela.

    Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XXVI. Astearen kartela. Argazkia: Efe

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XXVI. Asteak, urriaren 31tik azaroaren 6ra egingo denak, Vinila von Bismark aktore eta DJ izango du karteleko protagonista, eta gezurrezko dokumentalei eskainiko dio ziklo bat.

Carlos Plaza ekitaldiaren arduradunak, Jaime Otamendi Donostia Kulturaren zuzendariak eta Vinila von Bismark berak eman dituzte datorren edizioaren xehetasun batzuk prentsaurreko batean, eta, besteak beste, Espainiako Estatuan efektu berezien eboluzioari buruzko erakusketa bat iragarri dute.

Vinila von Bismark "burlesquearen erregina"k izar plantak egin ditu gaurkoan, bera protagonista duen kartela aurkezteko.

Plazak iragarri duenez, aurtengo jaialdian gezurrezko dokumentalei eskainiko diete ziklo bat, The Blair Witch Project (Daniel Myrick eta Eduardo Sanchez, 1999) eta REC (Jaume Balaguero eta Paco Plaza, 2007) filmekin.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena