Itxi

kultura

Magialdia

Gasteiz magiaren Europako hiriburua izango da astebetez

Agentziak | Erredakzioa

75 ikuskizun baino gehiago prestatu dituzte Arabako hiriburuan, astelehenetik hasita, magia jaialdiaren hogeita zazpigarren ekitaldirako.

  • Kamyleon magoa arituko da, besteak beste, Magialdian

    Kamyleon magoa arituko da, besteak beste, Magialdian

Astelehenetik, hilak 14, aurrera, Gasteiz Europako magiaren hiriburua izango da astebetez: nazioarteko hogeita hamar artistak baino gehiagok 75 ikuskizun egingo dituzte, horietako asko kalean.

Magialdiaren 27. edizioaren antolatzaileek aurtengo egitaraua iragarri dute gaur, eta, ohi bezala, ez dira faltako ez estreinaldiak, ez magia ibilbideak, ez galak, ezta taberna eta erakusleihoetako ikuskizunak ere.

Aste honetan bertan, Nazioarteko Magia Jaialdia Gasteiztik kanpo ibili da lehenengoz, Amurrio, Aramaio, Artziniega, Murgia eta lurraldeko beste herri batzuetara magia ikastaroak eta ikuskizunak eramateko.

Astelehenean hasiko da programazioa Gasteizen: ikasleentzako emankizunak, tranbiako bidaiariak harrituko dituzten bat-bateko saioak eta, Artiumen, zinemaldia izango dira.

Zazpi egunez, Frantzia, Ingalaterra, Alemania, Serbia, Letonia, AEB, Argentina, Peru eta beste herrialde batzuetatik etorritako 30 artista baino gehiago arituko dira, 25 agertokitan, 75 ikuskizun eskaintzeko.

Halaber, 350 mago profesionalek eta magiazalek urteroko topagunean hartuko dute parte, ostiralean hasita.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Gasteiz berriak