Itxi

kultura

Maiatzaren 18tik aurrera

Foru sareko museoen sarrera doakoa izango da Gasteizen 2016an

Agentziak | Erredakzioa

Fournier Karta Museoa, Arkeologiakoa, Arte Ederrena, Natura Zientziena, Armena, Baronatarren dorretxea eta Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoa dira horiek.

  • Baronatarren dorretxea. Argazkia: alava.net

    Baronatarren dorretxea. Argazkia: alava.net

2016ko maiatzaren 18tik aurrera, foru sareko museoen sarrera doakoa izango da berriz ere, Museoen Nazioarteko Eguna dela eta. Igone Martinez Euskara, Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuak adierazi duenez, proiektu hori bere departamentua prestatzen ari den planaren parte da.

Ekimenarekin bat egin duten museoak ondorengoak dira: Fournier Karta Museoa, Arkeologia Museoa, Arte Ederrena, Natura Zientziena, Armena, Baronatarren dorretxea eta Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoa.

Diputatuaren helburua da Gasteizko egoera kulturalaren inguruan hausnarketa bat egitea, eta, halaber, “kultura plan bat” sortzea. Horretarako, kolektibo, pertsona eta eragile kulturalekin bat egin nahi du. Horrela gauzak, Diputazioa hitz egiten hasi da Gasteizko Udalarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin, hiriak behar duen Natura Zientzien Museoaren eredua definitzeko.

Modu berean, Aldundiak Laudioko Musikaren Etxea eraikuntza konpontzeko obrak hasiko ditu urtea amaitu aurretik, XX. mendeko eraikuntza hori erabilera publikora bideratzeko asmoz. Aurreikusita dagoen inbertsioa 1,3 miloi eurokoa izango da eta lanak hamar hilabetez luzatzea espero da.