Itxi

kultura

Hilaren 12tik 16ra

'Plan de Fuga'ren filmaketak Bilboko zirkulazioan eragina izango du

Agencias | Redacción

Luis Tosar eta Javier Gutierrez izango ditu protagonista, eta astelehenean hasiko dira filmatzen. Zirkulazioan eragina izango du hiriburuko hainbat tokitan.

  • Paula del Rio, Goya Toledo eta Luis Tosar, Zinemaldian, El desconocido filmaren aurkepenean EFE

    Paula del Rio, Goya Toledo eta Luis Tosar, Zinemaldian, El desconocido filmaren aurkepenean EFE

Urriaren 12an, astelehenarekin, Plan de Fuga lana filmatzen hasiko dira Bilbon, hiriburuko hainbat kaletan, Iñaki Dorronsoro gasteiztar zuzendaria buru eta Luis Tosar eta Javier Gutierrez protagonistak direla.

Besteak beste Bilboko erdialdeko zenbat kale, hala nola Mazarredo zumarkalea, Ibañez de Bilbao eta Campo Volantin, itxi behar izango dituzte behin-behinean, eta aparkatzeko hainbat leku ere hustu behar izango dituzte hilaren 12, 13 eta 16an.

Filmaren grabazioaren ondorioz, unean uneko zirkulazio-etenak egongo dira, eta aparkatzeko tokiak kendu egingo dira urriaren 12, 13 eta 16an.

Urriaren 12a, astelehena

Hain zuzen ere, urriaren 12an, astelehena eta jaieguna, 07:00etatik 20:00etara Mazarredo zumarkalea itxi egingo da Henao eta Ibañez de Bilbao kaleen artean, eta zirkulazioa Zabalguneko plazatik eta Colon de Larreategui kaletik bideratuko da.

Gainera, Ibañez de Bilbao kalea egun osoan itxiko dute , Mazarredo zumarkaletik Zabalguneko plazara doan zatian; hortaz, zirkulazioa Urkixo zumarkalera, Bertendona kalera eta Astarloa kalera bideratuko dute. Horrez gain, baliteke unean uneko ibilgailuen zein oinezkoen zirkulazio-etenak egotea Ibañez de Bilbao kalean, hiru minutukoak gehienez ere.

urriaren 13a, asteartea

Aldizkako etenak egingo dituzte  Mazarredo zumarkalean 08:00etatik 11:00etara, Kale Nagusiaren eta Ibañez de Bilbao kalearen artean dagoen zatian. Murrizketa horiek direla eta, Colon de Larreategui eta Ledesma kaleetan aldizkako etenak egongo dira Mazarredo zumarkalera sartzean.

Azken kale horretan zirkulazioa erabat etengo da 11:00etatik 14:00etara, Henao eta Ibañez de Bilbao kaleen artean, eta zirkulazioa Zabalguneko plazatik eta Colon de Larreategui kaletik bideratuko dute.

Baliteke ibilgailuen zirkulazioan unean uneko etenak egote; Uribitarte kalean eta Uribitarte erranpletan, hiru minutukoak gehienez jota.

Urriaren 11n, igandea, 20:00etan gune horretako hainbat aparkaleku erreserbatuko dira eta ez dira astearteko 20:00etara arte libre egongo, urriak 13. Behar den moduan seinaleztatuko dira, eta auzokideei horren berri emango zaie unean-unean.

Urriak 16, ostirala

Azkenik, urriaren 16an, 07:00etatik 20:00etara,  hiru minutuko etenak egingo dituzte, Campo Volantin pasealekuan, Tristan de Legizamon kalearen parean.