Itxi

kultura

Zaborra

Legez kanpoko zabortegi bat, Antzinako Erromako katakonba batzuetan

Agentziak | Erredakzioa

Italiako Poliziak baieztatu duenez, Kristo aurreko II. mendean hilak hilobiratzeko eta zeremoniak egiteko zabaldu zituzten barrunbeak zaborrez mukuru daude.

Italiako Poliziak legez kanpoko zabortegi bat aurkitu du Erroman, katakonba zahar batzuen hondarretan ezkutatuta. Ondorioz, tokia itxi eta ingurua kutsatuta ote dagoen argitzeari ekin diote.

Italiar hedabideek zabaldu dutenez, Kristo aurreko II. mendetik aurrera hilobi gisa erabilitako haitzuloak duela hainbat urtetatik bete dituzte zaborraz, eta hiriko lurpea kutsatuta dago.

Erromako Alkatetzak berretsi duenez, Polizia inguruan, Via Appiatik gertu, zabalduta dago, Antzinako Erromaren erakusgarritzat gordeta dagoen zonaldean.

Italian, hain zuzen, Europako zabortegi handienetako batzuk daude, eta Europako Justizia Auzitegiak hainbat milioi euroko isunak jarri dizkie dagoeneko bertako agintariei, legez kanpoko hondakindegiak ez garbitzea egotzita.

Zaborraren kudeaketa, gainera, krimen antolatuarentzako akuilua izan da Italian, batik bat herrialdearen hegoaldean. Napolesen iparraldean, Suen Lurraldea deritzon inguruan, adibidez, hondakinak erre eta kutsadura barra-barra zabaldu dute.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Erroma albisteak