kultura
Pelikula berria
Miguel Angel Silvestre, 'Alakrana' ontziko kapitain
Erredakzioa
eitb.com
Marinelek bizi izandako sufrimendua eta ziurgabetasuna izango dira filmaren ardatz nagusiak.
Miguel Angel Silvestre, "Sin tetas no hay paraiso'' telesaileko "el Duque", ''Alakrana'' atunontziko kapitaina izango da pantaila handian. Salvador Clavok zuzenduko du pelikula, eta Bermeoko ontziaren bahiketa kontatuko du. ''Alakrana'' 47 egunez egon zen bahituta Indiako Ozeanoan, nazioarteko uretan.
Filma ekoitziko duen enpresak lanaren inguruko datu gehiago eman ditu: Jorge Guerricaechevarriak (Celda 211) idatzi du gidoia, eta Françesc Orella, besteak beste, aktore lanetan arituko da.
36 marinelek bizi izandako sufrimendua eta ziurgabetasuna izango dira filmaren ardatz nagusiak, eta senitartekoek eta hedabideek ere zeresan handia izango dute.