kultura
Antzerkia
Gorakada konpainia eta Alfredo Sanzol, Max sarietako finalista
N.V. | eitb.eus
Bizkaitar taldearen “Moby Dick” lana eta iruindar antzerkigilearen “Edipo Rey”ren bertsioa arte eszenikoen Espainiako sarien finalisten zerrendan daude.
-
“Moby Dick” umeentzako edo familia osoarentzako ikuskizun onenaren atalean dago izendatuta
“Moby Dick” Gorakada bizkaitar antzerki taldearen lana eta Alfredo Sanzol iruindar antzerkigileak “Edipo Rey” testuan oinarrituta eginiko bertsioa Arte Eszenikoen Espainiako Akademiak banatzen dituen Max sarietako finalisten artean daude. Apirilaren 25ean banatuko dituzte sariok, Madrilen.
“Moby Dick” umeentzako edo familia osoarentzako ikuskizun onenaren atalean dago izendatuta, “El pájaro” La Maquiné taldearen lanarekin eta “Pinoxxio” Ananda Dansa taldearen lanarekin batera. 6 urtetik aurrerako ikusle guztientzako ikuskizuna da Gorakadarena, literatura unibertsaleko lanaren handitasuna nolabait islatzen saiatzen dena.
Alfredo Sanzol iruindarra, bestalde, “Edipo Rey” lanagatik aukeratu dute finalisten artean, egokitzapen edo antzerkirako bertsio onenaren sailean. Miguel del Arco (“Antigona”) eta Lluis Pasqual ("El rei Lear") izango ditu aurkari.
'Pinoxxio' Ananda Dansa taldearen dantza ikuskizunak jaso ditu sariotarako izendapen gehien, bederatzi hain zuzen ere.