Itxi

kultura

DIMISIOA

Jose Luis Acosta SGAEko presidenteak dimititu egin du

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Kargua gidoilari lanarekin uztartu ezin duelako hartu du erabaki hori. Miguel Hermoso zinemagileak izango da erakundearen bitarteko presidentea.

  • Jose Luis Acostak  2013ko uztailaren 25ean hartu zuen SGAEren presidentetza. Argazkia: EFE

    Jose Luis Acostak 2013ko uztailaren 25ean hartu zuen SGAEren presidentetza. Argazkia: EFE

Jose Luis Acosta Aktore eta Argitaratzaileen Elkarte Nagusiko (SGAE) presidenteak dimititu egin du, erakundearen iturriek Europa Presseri jakinarazi diotenez.

Kargu hori bere gidoilari lanbidearekin uztartu ezin duelako erabaki omen du dimisioa ematea. Orain arte zuzendari izandakoaren hitzetan, presidente izatera heldu zenean jardun biak uztartzen saiatu zen, baina "azken hilabeteetan bizitza pertsonalean eta osasunean" eragin dio.

Gauzak horrela, Miguel Hermoso zinemagilea izango da bitarteko presidentea. Hermoso SGAEko zuzendaritza-batzordeko presidenteorderik zaharrena da. Erakundeak Zuzendaritza Batzorde bat antolatuko du presidente berria hautatzeko.

Erakundearen zuzendaritza

Acosta (Ubeda, Jaen, 1961) SGAEko presidente hautatu zuten 2013ko uztailaren 25ean. Lehenago, Anton Reixa kargutik kendu zuten, eta Miguel Hermoso izan zen bitarteko presidentea.

Ohiko Batzarrak kudeaketa txostena eta 2013ko kontuak baztertu eta gero, Acostak hauteskundeak aurreratzea proposatu zuen 2014an.

Azkenik, Acosta 2015eko martxoan berrautatu zuten SGAEko presidente Zuzendaritza Batzordeko lehenengo bileran. Zuzendaritza Batzordea, berriz, 2015eko otsailean aukeratu zuten.