kultura
Arkitektura
Rafael Moneok Espainiako Arkitektura Sari Nazionala irabazi du
Agentziak | Erredakzioa
Epaimahaiak haren “lanaren kalitatea, Arkitekturaren pentsamenduari eginiko ekarpena eta mundu zabaleko unbertsitate prestigiotsuenetan eginiko irakasle lana” azpimarratu ditu.
Rafael Moneo nafar arkitektoak 2015eko Espainiako Arkitektura Sari Nazionala jasoko du, "nazioarte mailan aintzat hartutako bere lanaren kalitateagatik, Arkitekturaren pentsamenduari eginiko ekarpenarengatik eta mundu osoko unbiertsitateetan eginiko irakasle lanagatik”.
Arkitekturaren Sari Nazionala Espainiako Gobernuko Sustapen Ministerioak ematen du, epaimahai batek proposatuta, eta 60.000 euroko diru laguntza jasotzen du saridunak.
Aurten, hauek izan dira epaimahaiko kideak: Juan Navarro Baldeweg (2014. urteko irabazlea), Lluis Clotet (2010eko Arkitektura Sari Nazionala), Simón Marchán Fiz, Jordi Bonet i Armengol, Ángela García de Paredes Falla eta Rafael de La-Hoz Castanys.
Rafael Moneo Tuteran jaio zen, 1937an, eta 1961ean bukatu zituen ikasketak Madrilgo Arkitektura Eskolan. 1970ean, Konposizio Elementuen katedra eman zioten Bartzelonako Arkitektura Eskolan, eta 1980tik 1985era Madrilen jardun zen irakaskuntzan. Azken urte horretan bertan, Harvardeko Unbiertsitateko Diseinu Eskolako presidente izendatu zuten, eta 1990 arte aritu zen lan horretan.
Egun, irakasle dihardu Harvarden, eta, besteak beste, lan hauek egin ditu azkenaldian: Deustuko Unibertsitateko liburutegia (2009), Iesu parrokia Donostian (2011), Nafarroako Unibertsitatearen museoa (2008-2014), Pradoko museoaren handiagotzea (2007), Harvardeko Unibertsitateko LISE eraikina (2007), Cartagenako Erromatar Antzokiaren museoa (2008), Novartisen laborategiak Basilean (2009).