Publizitatea
Itxi

2016/04/27

12:28

kultura

Kale antzerkia

125 emanaldi, maiatzaren 19tik 22ra, Leioako Umore Azokan

eitb.eus

50 konpainiak hartuko dute parte Bizkaiko udalerriko kale arteen azokan. 19 euskal talde arituko dira guztira, 21 estreinaldi eskainiko dituen topagunean.

  • 27.000 ikus-entzule bildu nahi dituzte, 125 emanalditan

    27.000 ikus-entzule bildu nahi dituzte, 125 emanalditan

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Leioako Umore Azokaren hamazazpigarren edizioak 50 konpainiaren 54 ikuskizun proposatuko ditu maiatzaren 19tik 22ra. Guztira, kale arteen 125 emanaldi eskainiko dituzte lau egunez, Bizkaiko udalerrian.

Halaber, Ana Lopez Asensio azokaren zuzendari artistikoak gaurko aurkezpenean zehaztu duenez, “programako hiru ikuskizunetatik bi erabateko estreinaldiak izango dira. Erabateko 21 estreinaldi izango dira orotara, eta Estatu mailako 12 estreinaldi”.

Dantza, antzerki, zirku eta clown ikuskizunek osatuko dute programazioa, eta EAEko 18 konpainiak (Deabru Beltzak, Bapatean, Plataforma Tirante Colectivo, Trapu Zaharra…) eta Nafarroako batek (La Banda) erakutsiko dituzte beren lanak.

Gainerako parte-hartzaileen artean, 19 Estatuko herrietakoak dira (Katalunia, Andaluzia, Aragoi, Gaztela eta Leon, Madril eta Valentzia). Nazioarteko hainbat herrialdetatik, bestalde, 12 konpainia helduko dira Leioara, Frantziatik, Erresuma Batutik, Brasiletik, Kolonbiatik eta Japoniatik.

Herria agertoki, lau egunez

27.000 bisitari eta 200 artista baino gehiago batu nahi ditu Azokak aurten, eta 16 espazio eszeniko paratuko dituzte horretarako.

Orain arte, programazioa igande eguerdian amaitu da beti, baina Pinosolo parkeko Kalian Hiri Kulturgunean piknika eta bestelako ekimenak antolatu dituzte aurten, gauera arte.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Leioa albisteak
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;