Itxi

kultura

Lapurreta Argiñetan

Bizkaiko Aldundia: 'Oso zaila da lapurreta arkeologikoak saihestea'

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Kultura diputatuak agerraldia egin du Batzar Nagusietan, Elorrioko Argiñeta nekropoliko hilarri baten erreplika desagertu eta gero.

  • Argiñetan hilarri baten erreplika desagertu da. Argazkia: Elorrioko Udala

    Argiñetan hilarri baten erreplika desagertu da. Argazkia: Elorrioko Udala

Lorea Bilbao Bizkaiko Aldundiko Kultura diputatuak "kezka" agertu du, Elorrioko (Bizkaia) Argiñeta nekropoliko hilarri baten erreplika desagertu eta gero, eta tankera horretako lapurretak saihestea "oso zaila" dela adierazi du. "Ezin dugu zaintza jarri leku guztietan", azaldu du.

Bilbaok agerraldia egin du Batzar Nagusietako Euskara eta Kultura batzordean, talde mistoak eskatuta, aipatutako lapurretari buruz azalpenak emateko.

Horren esanetan, Aldundiak salaketa jarri du Ertzaintzan, eta orain poliziaren txostena jasotzeko zain daude.

"Gizartea sentsibilizatu beharra dago, batik bat gazteak, garrantzitsua baita ondare kulturala babestea", adierazi du.