kultura
EHZ Festibala
EHZ Festibalako soinuak martxan dira Lekornen
eitb.eus
Hiru egunetako jaialdian, 12.000 lagun inguru batuko dira Garroa jauregiaren aitzinean, eta, besteak beste, Crystal Fighters talde 'indie'aren kontzertua izango da jaialdiaren erakargarririk handiena.
-
Crystal Fighters EHZ Festibalean arituko da
EHZ Festibala martxan da, ostiraletik igandera bitartean, Lekorneko (Lapurdi) Garroa jauregiaren aurrean eta, Euskal Herriko musikazaleen elkargune garrantzitsuenean bilakatu da asteburu osoan zehar.
Aurtengoa jaialdiaren 21. edizioa da, eta, hiru egunetan zehar, 12.000 lagun inguru batuko dira bertan musika alternatiboaren erritmoei jarraituz. Edizio berri honetan, Crystal Fighters talde 'indie'aren kontzertua izango da jaialdiaren erakargarririk handiena.
Talde hauek osatuko dute EHZ Festibalaren kartela: Kadavar, Fermin Muguruza & New Orleans Basque Orkestra, Belako, Nneka, Alo Wala, Bokale Bras Band, Cie Mouka, Clap Clap, El Txef A, Eskean Kristo, Gozategi, Kakikomokeke, Lumi, Mammut, McOnak, Niña Coyote eta Chico Tornado, The Rumjacks eta Willis Drummond.
Musikaz gain, besteak beste, kaleko artea, haurren txokoa eta konferentziak ere egingo dituzte.
Sarrerak
Internet bidez sarrerak erosteko epea agortuta, bertan izango diren txarteldegietan eros daitezke.
- Larunbaterako sarrera: 30 euro
- Iganderako sarrera: 12 euro