Itxi

2016/07/05

19:50

kultura

Uztailak 7, 8 eta 9

Nola joan Bilbao BBK Live 2016 festibalera garraio publikoan?

Agentziak | Erredakzioa

Bilbao BBK Live, aurten, uztailaren 7an, 8an eta 9an egingo dute; hainbat modu daude, garraio publikoa erabiliz, Kobetamendira joateko.

  • Milaka lagun izango dira Kobetamendin Blbao BBK Liven. Argazkia: EFE.

    Milaka lagun izango dira Kobetamendin Blbao BBK Liven. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

120.000 bat lagun izango dira, datorren asteburuan, Bilbao BBK Live 2016 festibalean. Beste behin, aurten uztailaren 7, 8 eta 9an, Kobetamendi rock musikaz gozatu nahi duen jendeaz beteko da; komeni da nabarmentzea hainbat modu daudela joateko Bilboko erdigunetik kontzertuak egingo dituzten gunera. Jarraian zehaztuko ditugu:

Autobusez:

-Bilbao BBK Live jaialdira joango direnek hogeita hamar bat doako anezka-autobus izango dituzte eskuragarri, bai Kobetamendira joateko bai eta bertatik bueltatzeko ere.

-Autobusak etengabe ibiliko dira Bilbotik Kobetamendira uztailaren 7ko 8:00etatik (osteguna da) hilaren 12ko 12:00etara (igandeko eguerdira). Hori bai, 16:00etatik aurrera autobusak Beyenaren lantegi zaharreraino iritsiko dira, hau da, kontzertu-eremutik 800 bat metroraino. Festibalera joango direnek oinez egin beharko dituzte 800 metro horiek; dena den, antolatzaileek eskaintzen dute autobus bereziko zerbitzua, mugikortasun murriztua duten pertsonentzat.

-Kobetamendira igotzeko, autobusak bi tokitan hartu ahal izango dira: BECen, Barakaldon (Ansioko Metro geltokitik oso gertu; autoa aparkatzeko 3.000 bat toki ere jarriko dituzte bertan), eta, Bilbon, Termibus autobus-geltokiaren ondoan (San Mames futbol-zelaiaren aldamenean, izen hori bera duen Metroaren geltokitik oso gertu, San Mameseko geltokitik oso hurbil, Kaputxinoak kalean).

Metroz:

-Bilboko Metroa ez da Kobetamendiraino heltzen, baina autobusak hartzeko bi puntuetatik gertu-gertu uzten ditu erabiltzaileak (BECetik eta Termibusetik oso gertu).

-Zerbitzu bereziak izango dira festibalaren hiru egunetan, eta maiztasuna ere ohi baino handiagoa izango da. Gainera, eta Bilbao BBK Live festibala dela eta, ostegun honetako gauean (uztailaren 7an) Metroak goizaldeko ordu batean berreskuratuko du zerbitzua, hiruretara arte; xedea da musika-festibalean izandako zaleek aukera zabalagoa izatea etxera bueltatzeko.

-Metroa asteburu osoan ibiliko da, etengabe, ostiraleko 6:00etatik igandeko 23:00etara arte, udako gainerako asteburu gutzietan bezala.

Taxiz:

-Bilbo osoan zehar beti egoten diren taxi-geltokiez gain, Lezeaga kalean beste bat jarriko dute, 12. zenbakiaren parean, Camino Kobetasen parean.

Trenez:

-Trena ez da Kobetamendira ailegatzen, baina ostiral eta larunbateko gauetan (uztailaren 8an eta 9an), Renferen Aldirietako trenak gau osoan ibiliko dira (kontsultatu ordutegiak hemen, Ezkerraldera eta Urduñara joateko).

Tranbiaz

-Bilboko tranbiak, Kobetamendira heltzen ez bada ere, ematen du aukera Termibus autobus-geltokira iristeko (bertan, aipatu bezala, autobusa hartu ahal da festibalera joateko).

-Basurtu eta San Mameseko tranbia-geltokiak Termibusetik oso gertu daude.

-Tranbiaren zerbitzua 23:00etan, gutxi gorabehera, amaitzen da.

Kontuan izatekoak:

-Kobetamendira ezin izango da auto pribatua erabiliz joatea asteazkeneko 12:00etatik (uztailaren 6ko eguerditik); ordu horretatik aurrera, baimendutako ibilgailuek, garraio publikoak eta akreditazioa duten auzokoek bakarrik izango dute aukera igarotzeko.

-Bilboko Udalak autokarabanak doan aparkatzeko zerbitzua bideratu du Zorrotzaurren; izan ere, Kobetamendikoa itxita egongo da.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;