Itxi

kultura

Kanal digitala

Gipuzkoak elkarrizketen kanal bat sortu du 'jakintza sustatzeko'

Agentziak | Erredakzioa

Aldundiak Europa Kanala aurkeztu du, gaur egungo erronken aurrean, artista zientzialari eta filosofoen ahotan “pentsamendu kritikoa, hausnarketa eta debatea” eskaintzeko.

  • James Rhodes pianista eta idazlea da hizlarietako bat

    James Rhodes pianista eta idazlea da hizlarietako bat

Gipuzkoako Foru Aldundiak Europa kanal berria aurkeztu du, “artistek, idazleek, zientzialariek eta beste hainbat adituk -ekonomia, medikuntza eta zientzia politiken alorretakoak, besteak beste- pentsamendu kritikoa, hausnarketa eta eztabaida erabilita beren jakintza, hausnarketa, eta sormena eskaintzeko gune irekia”.

Denis Itxaso Kultura diputatuak aurkeztu du Europa kanala, Luisa Etxenika idazleak, berorren zuzendariak, lagunduta. “Gaur egungo erronkei helduko die, horiek demografia, klima, teknologia, geopolitika, elikadura edo osasun arloei dagozkiela”, esan dute aurkezpenean.

Hainbat elkarrizketa webgunean erabilgarri daude dagoeneko, adibidez James Rhodes pianistari, Sara de la Rica ekonomialariari, Pedro Miguel Etxenike zientzialariari eta Helmut Lachenmann konpositoreari eginikoak.

Laster beste hainbat elkarrizketa igoko dituzte, Cesar Velasco epidemiologoarekikoa eta Ulrike Ottinger zinemagilearekikoa esaterako, eta urtea amaitu aurretik beste hauek elkarrizketatu nahi dituzte: Mircea Cartarescu errumaniar idazlea, Jürgen Partenheimer artista plastikoa eta Jocelyn Bell astrofisikoa, besteak beste.

“Guk munduarekin hitz egin nahi dugu etengabe, elkarreraginez eta elkar aberastuz, eta tokiko talentua erabili nahi dugu kultura, zientzia, medikuntza, filosofia, soziologia eta beste alor batzuetako mundu osoko adituek planeta mailako erronka hauei ematen dizkien erantzunak ulertzeko”, esan du Itxasok.