Publizitatea
Itxi

2016/11/21

11:28

kultura

Azaroak 25-28

Bideo jokoen industriaren begiak Bilbora begira Fun & Serious dela eta

Agentziak | Erredakzioa

Bideo jokoaren industriako 1000 enpresa eta profesionalek hartuko dute parte topagunean. Yuji Naka, Sonic pertsonaiaren sortzailea, sarituko dute, besteak beste.

  • Fun & Serious

    Fun & Serious

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Fun & Serious Game Festivalek bideo jokoen mugimenduaren Europako epizentro bihurtuko du Bilbo, azaroaren 25etik 28ra. Titanium sariak emateko ekitaldiak jarriko dio azkena jaialdiari astelehenean, Guggenheim museoan.

Antolatzaileek azaldu dutenez, nazioarte mailako izen handiak etorriko dira Bilbora, sariak jasotzeko. Aurten, besteak beste, hauek zapalduko dute Fun & Seriousen alfonbra beltza: Yuji Naka (“Sonic”en sortzailea), Warren Spector (“Deus Ex”en sortzailea), Harvey Smith (“Dishonored 2”ren sormen zuzendaria) , Jonathan Morin (“Watch Dogs 2”ren sormen zuzendaria)…

Sariak

Horrez gain, ibilbide osoaren omenez emandako sariak ez ezik, bideo jokoen sortze eta garapen prozesuak saritzeko beste hamabi sari ere emango dituzte Fun & Seriousen, besteak beste, diseinu artistiko onenarena, narrazio diseinu onenarena, bideo joko berri onenarena edo jatorrizko ideia onenarena.

Fun Zone

Azaroaren 25etik 28ra, Fun Zone gunea zabalduko dute, bideo jokoen arloko berritasun nagusiak aurkitzeko, ukitzeko eta beraiekin jolasteko. Inoiz baino handiagoa izango da aurten, eta Euskalduna jauregian paratuko dute.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena