Itxi

2017/01/02

11:40

kultura

Ez dago zabaltzeko mugarik

Unanumo, Txirrita, Aitzol eta Lorcaren lanak, jabari publikokoak

Agentziak | Erredakzioa

Jabetza Intelektualaren espainiar Legearen arabera, 2017an amaitu dira 1936an hildako idazleen lanen gaineko eskubideak

  • Besteak beste, Txirritaren lanak jarri dituzte kontsultagai Espainiako Liburutegiaren webgunean

    Besteak beste, Txirritaren lanak jarri dituzte kontsultagai Espainiako Liburutegiaren webgunean

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Miguel de Unamuno, Jose Ariztimuño ‘Aitzol’, Jose Manuel Lujanbio Retegi ‘Txirrita’, Federico Garcia Lorca, Valle-Inclan, Ramiro de Maeztu, Muñoz Seca eta beste hainbat autoreren idatziak jabetza publikokoak izango dira 2017tik aurrera eta, horregatik, Espainiako Liburutegi Nazionalak digitalizatu eta denon eskura jarri ditu bere webgunean.

1936an, gerra zibila ekarri zuen estatu kolpea izan zen urtean, hildako egileen lanak jabetza publikokoak izatera pasatu dira 2017a iristearekin batera eta, hortaz, Jabetza Intelektualaren espainiar Legearen arabera, dagoeneko ez dago zabaltzeko inongo mugarik obra horien gaineko eskubideei dagokienez.

Liburutegiak hainbat urte daramatza jabetza publikoko bihurtzen diren lanak digitalizatzen. Aurten, egileen kopurua nabarmen hazi da, 1936ko uztailaren 18ko estatu kolpeak hilketa asko eragin baitzituen urte horretan eta hurrengoetan, Espainiako Liburutegi Nazionaleko iturriek azaldu dutenez.

Besteak beste, egile hauen testuak zabal daitezke orain eskubide murrizketarik gabe: Aitzol, Txirrita eta Unamuno euskal herritarrak, eta Lorca, Valle-Inclán, Ramiro de Maeztu, Muñoz Seca, Ramón Acín, Ciges Aparicio, Cotarelo y Mori, Torres Quevedo, Eugenio Noel…

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;