Itxi

kultura

Heriotza

Zygmunt Bauman 'modernitate likidoa' kontzeptuaren sortzailea hil da

Euskadi Irratia | Erredakzioa

Izendapen horrekin, irakasle eta filosofoak aldaketa eta mugimendu etengabekotzat jo zuen egungo aroa, kontzeptuak inoiz baino labainagoak diren garaitzat.

  • Globalizazioaren aurkako mugimenduan eragina izan zuen Baumanek. Argazkia: Efe.

    Globalizazioaren aurkako mugimenduan eragina izan zuen Baumanek. Argazkia: Efe.

Zygmunt Bauman “modernitate likidoaren” kontzeptua plazaratu zuen filosofo eta soziologoa hil da, 91 urte zituela, Leeds hirian, Ingalaterran.

“Modernitate likidoa” kontzeptuarekin, gaur egun bizi dugun etengabeko aldaketa garaia bildu zuen Baumanek, gizakiak erreferente sendorik ez duen eta kontzeptuak inoiz baino ezegonkorragoak diren garaia.

Poloniarra jaiotzez, nazismotik ihesi Sobietar Batasunera joan zen Bigarren Mundu Gerran. Gerraostean, Poloniara itzuli zen, baina handik ere alde egin behar izan zuen 1968an.

60 liburu inguru idatzi zituen, eta 2000. urtean plazaratu zuen bere obra nagusia: “Modernitate likidoa”. Baumanen teoriek eragin handia izan dute globalizazioaren kontrako mugimenduetan, eta suminduen ahots ere bilakatu zen azken boladan.