Itxi

kultura

Europako Kultur Hiriburua

Donostia 2016ko langileek kaleratze mailakatua onartu dute

Agentziak | Erredakzioa

Langileek kaleratze kolektiboa adostu dute, eta lan egindako urte bakoitzagatik 27 eguneko kalte-ordaina jasoko dute.

  • Donostia 2016.

    Donostia 2016.

Donostia 2016 Fundazioko langileek akordioa lortu dute astelehen honetan, kaleratze mailakatua gauzatzeko. Fundazioarekin harremanak eteteko neurri horrek Europako Kultur Hiriburuaren egitaraua antolatu duten 42 langileri eragiten die. Martxoaren bigarren astetik uztailera bitartean kaleratuko dituzte.

Langileek onartutako akordio horren arabera, lan egindako urte bakoitzagatik 27 eguneko kalte-ordaina jasoko dute. Halaber, bi aukera izango dituzte: Fundazioak eskaintzen dien enplegu plan batean izena eman edo aparteko kalte-ordain gisa 600 euro eskuratu (heziketara edo enplegua sortzera bideratu beharko dute diru hori).

Donostia 2016 Fundazioak eta langileek otsailaren 7an hasi zituzten negoziazioak, eta kaleratze kolektiboan oinarritutako akordioa adostu dute. Bi aldeak pozik agertu dira akordioarekin.

rdioarekin.