Itxi

kultura

Hego korea

Koreako telebista kate batek ilustratzaile gasteiztar bat plagiatu du

eitb.eus

SBS telebista kateak hauteskundeei buruzko erreportaje batean Joseba Elorzak National Geographicentzat egin zuen animazio bat kopiatu zuen.

  • SBSren bideoa. Argazkia: Youtube

    SBSren bideoa. Argazkia: Youtube

Ez da berria globalizazioaren eragina bizitzaren alor guztietara iritsi dela esatea, baina kasu batzuetan kosta egiten da noraino iritsi den sinestea ere.

Horixe da Joseba Elorza ilustratzaile eta animazio sortzaile gasteiztarraren kasua. Twitter bidez pertsona batek, korearrez, ohartarazi zion SBS Hego Koreako telebista kateak bere animazio baten plagioa egin zuela.

Ilustratzaile arabarraren harridurarako, saio korearrak Elorzak National Geographic Españarentzat egin zuen animazio bat kopiatu zuen hauteskundeei buruzko erreportaje baterako.

SBSk jatorrizko animazioaren irudiak aldatu zituen, baina argia da ideia kopiatu zuela, bideo hauetan ikusten denez:

JATORRIZKOA

National Geographic Idents from MiraRuido on Vimeo.

KOPIA

Elorzak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketa batean azaldu duenez, "sorpresa handia" hartu zuen ohartu zenean; izan ere, "nahiko nabarmen" ikusi zuen kopia bat zela. Besteak beste, jatorrizko animazioan tiburoia agertzen zen lekuan kopian balea bat agertzen zen, eta hori bere bideoan "inspiratzea baino zerbait gehiago" dela uste du.

Dena dela, Elorza ez omen da haserretzen horrelakoen aurrean: "Ezin dut esan zerotik sortzen dudala, inspirazioa alde guztietan baitago".