Itxi

kultura

Irailaren 1ean

MugMus Laborategiak Oteizaren iruditeria berrirakurri du

eitb.eus

Ostiralean, irailak 1, MugMus Laborategiak Esku harriak: Oteizaren (h)aria diziplina anitzeko ikuskizuna eskainiko du San Telmo Museoko klaustroan, 19:00etan. sarrera doakoa dela.

MugMus Laborategiak Esku harriak: Oteizaren (h)aria lanaren kalerako egokitzapen laburtua eskainiko du ostiralean, irailak 1, San Telmo Museoko klaustroan, 19:00etan. Jatorrizko ikuskizuna antzokietarako sortua da, eta 25-30 minutuko lagina eskainiko dute Donostiako emanaldian.

Jorge Oteiza artista polifazetikoak bere ibilbide aberatsean jorratutako iruditeria anitzaren berrirakurketa propioa egiten du lanak, artista oriotarraren unibertso zabal eta partikularra gogora ekarri eta berreraikitzeko.

Horretarako baliabide metaforikoak erabili dituzte taldekideek, batetik mugimenduak eta musikak eskaintzen dituztenak, eta, bestetik, nortasun handiko eszenografia xume baina iradokitzaileak eskaintzen dituenak.

Ikuskizun honetan, hainbat artista aritu dira elkarlanean: Jone Amezaga del Frago (dantza), Josu Santamaria Fernandez (dantza), Amets Arzallus (bertsolaria), Iñar Sastre Lopetegi (musika) eta Beñat Ralla Yusta (musika eta zuzendaritza artistikoa).