kultura
Eusko Ikaskuntza
Fermin Leizaolak irabazi du Manuel Lekuona saria
eitb.eus
Donostiarrak “euskal etnografian urteetan zehar egin duen lan paregabe eta emankorra” saritu nahi izan dute epaimahaiko kideek.
-
Fermin Leizaola (esk) sariduna, Iñaki Dorronsoro Eusko Ikaskuntzako presidentearekin
Fermin Leizaola (Donostia, 1943) etnografo eta ondare materialean adituak irabazi du Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona saria aurten. Epaimahaiak “euskal etnografian urteetan zehar egin duen lan paregabe eta emankorra” saritu nahi izan du horrela.
Epaimahaikideek azaldu dutenez, etnografiarekin ez ezik, antropologiarekin, kultura materialarekin, artzain bizitzarekin, arkitektura tradizionalarekin, ondarearekin eta museoekin erlazionatutako lan ugari ere egin ditu.
Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona Saria 1983an sortu zen Euskal Komunitate Globalarentzat ekarpen garrantzitsua izan zitekeen lana egin duten pertsonak aitortzeko, eta, besteak beste, hauek saritu dituzte aurreko edizioetan: Jorge Oteiza, Jose Miguel de Azaola, Justo Garate, Bernardo Estornes, Carlos Santamaria, Jose Ignacio Tellechea Idigoras, Jose Mª Jimeno Jurio, Eugene Goyheneche, Micaela Portilla, Elias Amezaga, Menchu Gal, Antxon Aguirre Sorondo, Joan Mari Torrealdai eta Manuel Lekuona bera.