Itxi

kultura

70 urte jaio zela

Imanol Larzabal abeslariaren murala inauguratu dute Donostian

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

'Imanol Oroituz' elkarteak sustatuko ekimena izan da, Donostiako Udalak babestuta, eta Benta Berri plazan dago margo-horma.

  • Imanol Larzabalen murala Donostian. Argazkia: EFE

    Imanol Larzabalen murala Donostian. Argazkia: EFE

Imanol Larzabal abeslari donostiarraren irudia duen margo-horma inauguratu dute gaur Donostian. Euskal kulturaren defendatzaile sutsu hori 2004. urtean hil zen Orihuelan (Alacant), eta haren jaiotzaren 70. urteurrena ospatzen da aurten.

Donostiako Udalaren babesarekin, 'Imanol Oroituz' elkarteak suspertutako murala da, eta larunbat goiz honetan inauguratu dute Benta Berri plazan.

Dozenaka lagun izan dira bertan, tartean, Eneko Goia Donostiako alkatea, eta Joseba Egibar EAJko Gipuzkoako presidente. Haren omenez emanaldi txikia eskaini dute: Xabier Euskitze bertsolariak, Amaia Zubia abeslariak eta Carlos Jimenez piano-jotzaileak parte hartu dute.

Larzabal abeslariaren aurpegia, zuri-beltzean, da ikusgai muralean, 'Zoaz urruti airean, lau haizetera', bere diskoetako baten izenburuarekin batera.