Itxi

kultura

'Ibilitako bidea'

Tabakalerako bideo korporatibo bat Cannesen saritu dute

Redacción

Tabakaleraren iragana, oraina eta etorkizuna erakustea da 'Ibilitako bidea' bideoaren helburua.

Donostiako Tabakalera proiektuaren nondik norakoak oraindik erabakitzeke daude, baina zentroaren lanak bere fruituak jasotzen jarraitzen du.

Canneseko telebista eta bitarteko jaialdiak sari bat eman dio bart. Hain zuzen ere,''Ibilitako bidea'' bideo korporatiboari eman dio jaialdiak bere zilarrezko izurdeetako bat.

Bideo honen xedea: Tabakaleraren iragana, oraina eta etorkizuna erakustea da. Canneseko jaialdiak egungo ikusentzunezko sektorean sortzen diren aldaketa eta erronkei aurre egiten dieten sorkuntzak saritzeko sortu da.