Itxi

kultura

Musika

Ramon Lazkano, Ruper Ordorika eta Elena Setien, 'Musika Bulegoa' sariak

Agentziak | Erredakzioa

Bestalde, Jazzargia Gasteizko elkarteari EHMBE (Euskal Herria Musika Bulegoa Elkartea) sari berezia eman diote 'Jazz uhinak hirian barrena' proiektuagatik.

  • Ruper Ordorika. Artxiboko irudia: EiTB

    Ruper Ordorika. Artxiboko irudia: EiTB

Ramon Lazkano musikagileak, 'Zuhainpeko Soinuak' ikuskizuna eta Elena Setien, Juan Ortiz eta Ruper Ordorikaren azken diskoek 'Musika Bulegoa' sariak irabazi dituzte. Etxepare Institutuak bigarren edizioarekin bat egin, eta Berri Txarrak taldea saritu du.

Bestalde, Jazzargia Gasteizko elkarteari EHMBE (Euskal Herria Musika Bulegoa Elkartea) sari berezia eman diote 'Jazz uhinak hirian barrena' proiektuagatik.

Epaimahaiaren erabakien berri eman dute gaur, Musikeneren egoitzan. Myriam Miranda EHMBEko presidenteak, Miren Arzalluz Etxepare Institutuko zuzendariak eta Elena Setien abeslariak parte hartu dute ekitaldian.

Sarituak 67 proposamenen artean aukeratu dituzte. Besteak beste, Jon Bagues Eresbil Musikaren Euskal Artxiboko zuzendariak, Suso Saiz musikari eta ekoizleak, Kistiñe Solano trikitilari eta irakasleak eta Jose Miguel Lopez "Discopolis" (Radio 3) irratsaioko zuzendariak osatu dute epaimahaia.