Itxi

kultura

SARIEN BANAKETA

Bihotza Sariak bueltan dira Bilbon

Ixone Arana | EiTB.eus

Gizarte mailako lanetan nabarmentzen diren 8 pertsona eta erakunde saritu dituzte guztira.

  • Bihotza Sariak 2017. Argazkia: BilbaoHistoriko

    Bihotza Sariak 2017. Argazkia: BilbaoHistoriko

BilbaoHistoriko elkarteak 2017ko Bihotza Sariak aurkeztu ditu, hedabideetako profesionalek bihotz zabaleko erakundeei ematen dieten sarien hamaikagarren edizioa. Sariak banatzeko ekitaldia ostiral honetan egin da, Bilboko Berreginen Museoan.

Bihotza Sarien irabazleak euren erantzukizun sozialagatik, solidaritateagatik eta Bilbo eta Bizkaiarekiko duten pasioagatik nabarmentzen dira. Aurreko edizioetan bezala, sari horiek aurkezteko ekitaldia Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalako auzoen inguruan egin da, izan ere, enpresa mundua bultzatuta normalizatu nahi dituzte auzo historiko horiek.

Gizarte mailako lanak saritzen dituzten sari horiek Medioscom eta Bilboko Berreginen Museoaren laguntza dute, eta baita Euskal Kazetarien Elkartearen eta Kazetarien Euskal Elkargoarena ere. Gainera, Eusko Jaurlaritzaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udalaren babesa dute.

Aurten 8 sari eman dituzte guztira: Bihotza Parte-hartzea (Fair Saturday), Bihotza Enplegua eta prestakuntza (Peñascal kooperatiba), Bihotza Berdintasuna (Murgibe), Bihotza Kultura (Zinebi), Bihotza Merkataritza (Don Manuel gozotegia), Bihotza Komunikazioa (Deia) eta bi Bihotza Bizkaia ibilbidea (Javier Viar eta Jon Ortuzar).

Gizartearen sektore guztietako 300 bat pertsona bildu dira sariak emateko ekitaldian, eta, besteak beste, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea eta Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua izan dira bertan.