kultura
Moda
Miren Arzalluz izango da Pariseko Moda Museoaren zuzendari berria
Agentziak | Erredakzioa
Etxepare Institutuan duen goi kargua utziko du, Moda Museoa bost urtez zuzentzeko.
-
Miren Arzalluz. Argazkia: EiTB
Miren Arzalluz historialari eta komisario bilbotarrak zuzenduko Pariseko Moda Museoa urtarriletik aurrera, Pariseko Udalak jakitera eman duenez.
Zazpi urtez izan da Cristobal Balenciaga Fundazioko erakusketa eta bildumaren arduraduna.
Egun Etxepare Institutuko zuzendaria da, baina kargu hori utziko du, Parisera joateko.
Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak Etxepare Institutuan egindako lana eskertu du, eta erronka profesional berrian "zorterik onena" opa dio.