kultura
Bertsolaritza
Amets Arzallus nagusi, Iparraldeko Bertsolari Txapelketan
Erredakzioa
Donibane Lohizunen bildutako 2.000 ikus-entzule inguguren aurrean irabazi du hendaiarrak, Odei Barrosori eta Sustrai Colinari gailenduta.
Iparraldeko Bertsolari Txapelketaren finalak Zuberoa, Behe Nafarroa eta Lapurdiko zortzi bertsolari onenak bildu zituen atzo. Amets Arzallus izan zen hautagai guztien artean onena jendez lepo zegoen Donibane Lohitzuneko Jai Alai frontoian.
Hendaiako bertsolariak eskuratu zuen txapela 660 punturekin. Odei Barrosok, bigarrenak, 607 lortu zituen, hirugarren izan zen Sustrai Colina eta atzetik geratu ziren Joanes Etxeberria, Eneritz Zabaleta, Xumai Murua, Miren Artetxe eta Ekhi Erremundegui.
Mitxel Itzanak jantzi zion txapela Arzallus garaileari. Pozik agertu zen garaipena lortuta eta eskerrak eman zizkien ekitaldian bertaratu ziren 2.000 ikus-entzuleei.