Itxi

kultura

Madril

Antonio Fraguas 'Forges' umorista zendu da, 76 urte zituela

agentziak | erredakzioa

Azken 23 urteotan egunero argitaratu ditu binetak El Pais egunkarian, baina beste hedabide askotan ere egin du lan.

3:56

Antonio Fraguas 'Forges' umorista grafikoa zendu da gaur, osteguna, Madrilen, 76 urte zituela pankreaseko minbizi batek jota, sendiak El Pais egunkariari adierazi dionez.

Forges goizaldean hil da Jimenez Diaz Fundazioaren klinikan, 2017ko otsailean antzeman zioten gaitzaren ondorioz.

Hamarkadetan egindako ibilbidean, Forgesek Hermano Lobo, La Codorniz, El jueves, Pueblo, Informaciones, Diario 16, El Mundo eta El Pais, besteak beste, hedabideetan egin zuen lan. Azken horretan, El Paisen, bere bizitzako azken 23 urtean eman ditu.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Kultura
  • Albisteak