Itxi

kultura

Heriotza

Pedro Erquicia donostiar kazetaria hil da

Erquiciak Espainiako Telebista publikoaren albiste zerbitzuetan garatu zuen bere ibilbide profesional ia osoa, eta “Documentos TV” eta “Informe semanal” saioak zuzendu eta aurkeztu zituen.

  • "Informe Semanal" eta "Documentos TV" saioak zuzendu zituen TVEn. Argazkia: Efe.

    "Informe Semanal" eta "Documentos TV" saioak zuzendu zituen TVEn. Argazkia: Efe.

Pedro Erquicia Lopez de Montenegro donostiar kazetaria hil da gaur, 75 urte zituela, Madrilen, TVE Espainiako Telebista Publikoko albistegi zerbitzuetan bere ibilbide profesional ia osoa garatu zuen hirian. “Documentos TV” eta “Informe Semanal” saioak zuzendu eta aurkeztu zituen.

1943ko martxoaren 24an Donostian jaioa, 1967an bukatu zituen Kazetaritza ikasketak, baina bi urte lehenago hasi zen TVEn kolaborazioak egiten, Madrilen.

1968an hasi zen TVEn lanean, eta denetariko lanak egin zituen bertan hurrengo hamarkadetan: erreportaria, erredaktorea, artezlea eta albiste zerbitzuetako hainbat arlotako zuzendaria. Gainera, 1988ko urritik 1990era Telemadrid zuzendu zuen.

TVEra bueltan, 1990an “Documentos TV” zuzentzen eta aurkezten hasi zen.