Itxi

kultura

Azkuna Zentroa

'Esna, lo edo erdi-lo' dagoen publikoarentzako zortzi orduko kontzertua, Bilbon

Agentziak | Erredakzioa

Prototipoak forma artistiko berrien nazioarteko topaketak hamar proiektu artistiko berritzaile aurkeztuko ditu maiatzaren 31tik ekainaren 3ra.

  • Gaur aurkeztu dute Prototipoak Forma Artistiko Berrien Nazioarteko Topaketa

    Gaur aurkeztu dute Prototipoak Forma Artistiko Berrien Nazioarteko Topaketa

Prototipoak Forma Artistiko Berrien Nazioarteko Topaketak formatu artistiko berritzaileak hurbildu nahi ditu, pertsonen egunerokoari dagozkion gaiak jorratzen dituzten proiektuen bitarteaz. Aurten, hamar proposamen eskainiko ditu maiatzaren 31tik ekainaren 3ra.

Topaketak iraungo dituen lau egunetan, proiektuak Azkuna Zentroan eta Bilboko beste hainbat gune eta ingurutan zabalduko dituzte, hala nola kaleak, plazak, umeak helduen ile-apaintzaile jardungo diren ile-apaindegi bat, irrati estudio bat eta Azala Gure Artea saria irabazi zuen espazioa (Lasierra, Araba) eta Azkuna Zentroa lotzen dituen ibilbide bat.

“Nana, concierto para durmientes”

Halaber, ekainaren 1ean Dr Kurogok sortutako zortzi orduko kontzertu batera bertaratu ahalko da publikoa, 23:00etatik aurrera, eta “esna, lo edo erdi-lo” daudela jarraitu ahalko dute emanaldia. Hau izango da programa:

23:00 Harrera, infusioa eta gorputzen egokiera.

00:00 Argia itzali edo apaldu egiten da eta kontzertua hasten da.
00:30 Loaren fasean sartzen da kontzertua eta soinuak apaldu egiten dira, baina erabat desagertu gabe.
07:30 Kontzertua esnatzeko fasean sartzen da, eta soinuaren intentsitatea hazi egiten da pixkanaka.
08:00 Kontzertuaren amaiera.
08:30 Gosaria.

Antolatzaileek argitu dutenez, bisitariek ohe indibidualak izango dituzte eskura, burukorik gabe, eta bakoitzak lo egiteko behar duena eraman beharko du: burukoa, lo zakua, pijama… Sarrerak 12 euroan daude salgai.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Bilbo
  • Kultura