Replace this text with the error page you would like to serve to clients if your origin is offline.
Itxi

kultura

literatura

Philip Roth idazle estatubatuarra hil da 85 urte zituela

agentziak | erredakzioa

Roth gutxiegitasun kardiakoaren ondorioz zendu da. Idazle urgazlea izan da, eta hainbat sari jaso ditu bere bizitzan.

  • Argazkia: EFE

Philip Roth idazle estatubatuarra hil da gaur, asteazkena, New Yorken, 85 urte zituela, gutxiegitasun kardiako baten ondorioz, hango hedabideek zabaldu dutenez.

Roth (Newark, 1933) AEBko idazle nagusienetakotzat dute, eta bere lanik arrakastatsuena Portnoy's Complaint (1969) izan zen. Eleberri horretan, Alexander Portnoy deitzen da protagonista; psikiatrari bere sexu abenturak aitortzen dizkio, eta ahaldurak jota bizi da, sexuarekin obsesioa duelako.

American Pastoral liburuarekin Rothek Pulitzerra jaso zuen. Baina hainbat eta hainbat sari jaso ditu bere bizitzan zehar, idatzitako 30 liburu baino gehiagorengatik.

Jatorriz poloniar-ukrainarra zen, judua, eta bere lanetan desioa, zahartzaroa, heriotza, judaismoa eta horren betebeharrak jorratu ditu, sexuaz gain.

Euskaraz, Rothen bi lan daude irakurgai, 'Nemesis', Beñat Sarasolak itzulia, eta 'Suminez', Nagore Tolosak itzulia.