Itxi

kultura

Kultura merkatua

Elkarrek liburu elektronikoak saltzeari utziko dio

N.V. | eitb.eus

“Merkatuen aldaketak, jokalari berri eta handien agertzea eta piratería” daude erabakiaren atzean. 2017an, euskal herritarren % 10,7k erosi zuten gutxienez liburu digital bat.

Elkar liburu dendek liburu elektronikoak saltzeari utziko diote abuztuaren 6an. Taldea aitzindaria izan zen liburu elektronikoak argitaletxean merkaturatzen eta bere dendetan saltzen, baina gaur itxitzat eman du bide hori ohar batean.

Siadeco ikerketa etxeak euskal herritarren irakurketa eta musika ohiturak aztertu zituen, hain zuzen ere Elkar Fundazioak eskatuta egindako lan batean, eta galderei erantzun zieten herritarren % 10,7k azken urtean gutxienez liburu digital bat erosi zutela esan zuten. Horren aurrean, Joxemari Sors Elkar Fundazioaren presidenteak esan zuen liburu digitalak ez duela oraingoz “garai batean esaten zen bezala egin aurrera”.

Orain, hiru hilabete geroago, “merkatuaren aldaketek, jokalari berri eta handien agertzeak eta pirateriak” erabaki hori hartzera behartu dituela iragarri du Elkarrek.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Kultura