kultura
Lankidetza
Dantza, Etiopian kooperazioa bultzatzeko
Kukai Dantza Taldea eta Destino Dance Company etiopiar taldea elkarlanean aritzen dira Afrikako herrialdean, lankidetza proiektu batean.
Kukai Dantza Taldeak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Etiopian gauzatzen ari diren proiektua aurkeztu dute gaur goizean, Gipuzkoa Coopera lurraldeko hainbat agente lankidetzan aritzera bultzatzen dituen programaren barruan.
Gipuzkoar konpainia lankidetzan aritzen da Destino Dance Company bere herrialdeko hainbat arazori dantzaren bidez aurre egiten dion etiopiar konpainiarekin: haurren ezkontzak, hiesa, ahalmen urritasunak. Bi helburu dituzte: kalean bizi diren umeei aukera bat eman eta Etopian dantza garaikideko konpainia profesional bat sortu.
Kukai Etiopiara joan zen 2017ko azaroan, horiekin harremanetan egoteko eta dantza garaikideko Etiopiako lehen jaialdian parte hartzeko.
Destino Dance Companyren eta Kukai Dantza Taldearen arteko hurrengo proiektua 2018an garatuko dute.