kultura
Saria
Sustraiak-Erroak Pariseko elkarteak jaso du 2010eko ENE saria
Erredakzioa
Eusko Ikaskuntzak euskararen eta euskal kulturaren alde lan egiten duen erakunde bati ematen dio saria, urtero.
Sustraiak-Erroak Pariseko elkarteak Eusko Ikaskuntzak urtero banatzen duen ENE saria jaso du, Donostiako Miramar jauregian egindako ekitaldian.
Abenduaren 3an iragarri zuten Sustraiak-Erroak Pariseko elkartearentzat izan dela ENE saria 2010. urtean.
Sustraiak-Erroak elkartea 1981ean sortu zuten, euskara eta euskal kultura sustatzeko, eta Pariseko Eskual Etxean du egoitza. Elkarteko kideen lanari esker, jarduera katalogo zabala du eta, besteak beste, euskalduntze ikastaroak antolatzen ditu.
2006tik ENE sariak Euskal Herritik kanpoko erakunde bat saritzen du, euskara eta euskal kultura sustatzeko egindako lanagatik. Saridunak onarpen publikoa eta Nestor Basterretxea artistak diseinatuako anagrama eskultorikoaren erreprodukzioa jasotzen ditu.