Itxi

kultura

62 kultur jarduera

Literatura, zientzia eta hirigintza AlhondigaBilbaon, 2011ri ekiteko

Erredakzioa

Martxoa bitartean kimikaren inguruko jarduerak izango ditugu. Otsailean hirien eraldaketari buruzko erakusketa irekiko dute, eta literatura izango da nagusi apirilean, Gutun Zuria jaialdiarekin.

Zinema, zientzia, hirigintza eta literatura landuko dituzte AlhondigaBilbaon, estreinatu berri dugun urte honen lehen lau hilabeteotan.

Urtarrilaren 30a arte, La mirada del samurai Akira Kurosawaren inguruko erakusketaz eta zinema zikloaz gozatzen jarraitzeko aukera dago.

Ondoren, Kimikaren Nazioarteko Urtea ospatuko dute Bilboko kultur espazio berri honetan. Bastida aretoan, zientzian eta teknologian egin diren aurrerapenen inguruko hitzaldiak eta solasaldiak izango ditugu, eta kimikaren esparru ezberdinak aztertuko dituzte.

Otsailaren 22tik maiatzaren 1era bitartean, hirigintza eraldaketak aztertuko dituzte arkitektura, hirigintza, antropologia eta filosofia adituek, kongresu batean.

Apirilean literatura izango dugu nagusi AlhondigaBilbaon. Apirilaren 2an Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatuko dute, eta apirilaren 7tik 10era bitartean Gutun Zuria literatura jaialdiaren hirugarren edizioa izango da.

Apirilaren 23an Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatuko du AlhondigaBilbaok, eta martxoaren 1ean komiki bekan parte hartzeko deialdia irekiko du. Laugarren urtez, ikasle batek urtebeteko egonaldia egin ahal izango du Angulemako Maison del Auters komiki egoitzan.

Antonio Altarribak, 2010ean komiki sari nazionala eskuratu zuen egileak, ikastaro berezia koordinatuko du Bilbon, apirilaren 27an eta 28an.

Ikuskizunen programazioan hip hop doinuak izango dira entzungai, Beat a Boom ikuskizunarekin. Zinematekaren lehen zikloak, berriz, John Ford zuzendaria izango du hizpide.

Zutabeak gertutik ezagutzeko bisita gidatuak
Otsailetik aurrera, Bilboko alondegi zaharreko 46 zutabeen xehetasun guztiak ezagutzeko aukera izango dugu, bisita gidatuei esker.