Publizitatea
Itxi

2018/09/15

19:40

kultura

Donostia Festibala

Pussy Riotek Donostia Festibalean eman behar zuen kontzertua, bertan behera

agentziak | erredakzioa

Peter Verzilov taldekidea ospitaleratuta dago Moskun ustez pozoitu egin dutelako, eta berekin egoteko hartu dute erabakia.

  • Pussy Riot. Argazkia: EiTB

    Pussy Riot. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Pussy Riotek, Errusiako punk eta feminista taldeak, bertan behera utzi du Donostia Festibalean, 23:05ean, eman behar zuen kontzertua, ustez pozoitu duten Peter Verzilov taldearekin Moskuko ospitalean egoteko.

"Ordu zail batzuen ostean, taldeak kidearekin geratzea erabaki du", beraz, Donostiara ez zirela joango jakinarazi diote jaialdiari 17:00ak aldera.

Zubietako hipodromoan egiten ari den jaialdiak bere horretan jarraitzen du, baina "aldaketa txikiak" izango dira ordutegietan.

Peter Verziloz futbol Munduko Kopako finalean zelaira jauzi egin zuen Pussy Rioteko kideetako bat da, Mediazona albiste plataforma independenteko editore, eta "egoera kritikoan" ospitaleratu zuten aurreko asteartean Moskun pozoi sintomekin.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena